XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristo-ren Pazku-misterioaren berritzea salbamen-iturri zaio mundu guziori.

Orregatik, Jauna, guk ere orain,
gure Erospenaren oroigarria egiñaz,
Kristo`ren Eriotza ta inpernuetara jeistea
gogoratzen ditugu; eta Aren Piztea,
ta zeruetara, Zure eskui-aldera igotzea aitortzen;
eta, Bera, aintza aunditan noiz-etorriko gaudela,
Beraren Gorputz-Odolak eskeintzen dizkitzugu,
Zuretzat Opari atsegingarri, mundu guztiarentzat salbagarri.

Begi onez ikus, Jauna,
Zuk Elizari eman diozun Opari au;
egizu, Ogi ontatik jango, eta Kaliza ontatik edango dutenak,
Espiritu Santuak, gorputz berean bat-egiñik,
Jesukristo`gan opari biziak izan ditezela,
zure Aintzaren goresgarri.